Prebentzio Mahaiak egindako inkestak baditu irabazleak

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 25a, 11:08

Iñaki Lasa Ongizate teknikaria, Ana Azkoitia zinegotzia, Kontxi Zuriarrain Unai Arozenaren ama, Oihane Ucin, Jon Larrañaga eta bere ama Olga Medinilla, eta Nekane Larrañaga zinegotzia. (Argazkia: Udala)

Prebentzio Mahaiak sustatuta, berriki 14 eta 24 urte bitarteko gazteei herriaren inguruko galdeketa egin zaie eta erosketa bonoen zozketan parte hartzeko aukera eman zitzaien nahi zutenei, telefono zenbakia emanez.

 

Erosketa txartelak irabazi dituzte. Ondorengo gazteak dira sarituak:

- 1. saria: Oihane Ucin Iriarte. (200€)

- 2. saria: Unai Arozena Zuriarrain. Bere amak, Kontxi Zuriarrainek jaso du saria, semeak ezin izan duelako etorri. (100€)

- 3. saria: Jon Larrañaga Medinilla. (50€)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide