Haurrei eta euren gurasoei zuzendutako esperimentazio saioa Floreagan

Maxixatzen.eus

Floreaga Salestar Ikastetxeko Elkar Hazi taldeak, 2015-2016 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei zuzendutako esperimentazio saioa antolatu du.

 

Saioa datorren otsailaren 3an izango da, zapatua, 10:30etatik 11:30etara, Floreaga ikastetxean bertan, eta interesa duen pertsona orori irekita dago.

Izena emateko epea urtarrilaren 26ra arte, ostirala, egongo da zabalik ikastetxeko idazkaritzan. Saioaren prezioa 3 eurokoa da. Haur bakoitzeko guraso bat joan ahal izango da gehienez.
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide