Azkoitia Lagunkoiak 2018ko lehen topaketa egin du

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 22a, 17:00

(Argazkiak: Euskadi Lagunkoia)

Azkoitian hasi dira 2018ko lagunkoien topaketak. Herrian parte hartzeko dauden aukerak eta talde desberdinak identifikatu zituzten pasa den asteazkenean egindako bileran. Talde horien beharrak jasotzea da orain eman nahi duten pausoa, prest daudenak parte hartu ahal izateko.

 

Otsailean, emozioen inguruko ikastaro bat martxan jarriko dutela ere jakinarazi dute Azkoitia Lagunkoia taldeko parte hartzaileek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide