'Txikia IV.a'-k aurrera egitea lortu du Urrezko binakako aizkora txapelketan

Maxixatzen.eus

Argazkian, Atutxa II.a eta Txikia IV.a. | Ibon Errazu Uria.
Urrezko binakako aizkora txapelketa izan zen atzo arratsaldean Iraetan. Bertan Aitzol Atutxa Atutxa II.a eta Julen Alberdi Txikia IV.a izan ziren garaile; horrenbestez, txapelketan aurrera egitea lortu dute. Lan desberdinak burutzeko 19 minutu justuak behar izan dituzte; aldiz, Eneko Otaño eta Juan Jose Lopez Azpilikuetak 21 minutu eta 29 segundo behar izan dituzte lanak bukatzeko.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide