Aitor Goenaga: «Kamerarekin korrika aritzeak min hartzeko arriskua bikoizten du»

Urola Kostako Hitza 2018ko urt. 17a, 09:27

Aitor Goenaga ETBko 'Gailurra Xtreme' saioan kameralari lanetan.

Argazki zuzendaritza ari da ikasten Aitor Goenaga (Mutriku, 1987) Madrilen, eta freelance gisa hainbat lan egin du. ETBko 'Gailurra Xtreme' saioan aritu da berriki kameralari Azkoitiko bizilaguna.

 

Nondik datorkizu ikus-entzunezkoetarako grina?

Ikastea ez nuen gustuko, eta 18 urterekin mekanizazio tailer batean hasi nintzen lanean. Pintura enpresa batean ere aritu nintzen denbora batez, baina jabetu nintzen bizitza guztia lanean pasatu behar eta gustuko zerbaitetan aritzea garrantzitsua zela. Hala, 24 urterekin, lana utzi eta ikasten hasi nintzen. Betidanik gustatu izan zait ikus-entzunezkoen mundua, eta, besteak beste, Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan errealizazioa ikasi nuen.

Eta, geroztik, zinemagintzan tokia egin nahian zabiltza, ezta?

Donostiako Quartan Irudi Zerbitzuak enpresan egin nituen praktikak: Euskalteli, Laboral Kutxari eta Valladolideko upategi bati iragarkiak egin genizkien eta ETBko Auzolan saioa ere grabatu genuen. Mundu hark betetzen ninduela garbi nuen.

Duela bi urte, Madrilera egin zenuen jauzi. Zer moduz?

Zinemaren barruan argazki zuzendaritza ari naiz ikasten. Hiru urteko ikasketak dira eta bigarren mailan nago. Hasieran banuen beldur pixka bat Azkoititik Madrilera nola egingo nintzen, baina uste baino errazago moldatu naiz. Zailena gaztelaniaz hitz egitea egin zait. Azkar antzematen didate nongoa naizen!

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide