Aitor Goenaga izango da 'Gailurra Xtreme Perdido' saioko kameraria

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 12a, 10:04

Aitor Goenaga, kameraria.

'Gailurra Xtreme' saioaren 2. denboraldia hasi zen atzo gauean Etb 1-en, eta saioko kamerarietako bat da Aitor Goenaga azkoitiarra. Korrikalariak grabatzen ariko da eta kamera eramateaz gain, taldean gertatzen denaren berri emango du.

 

Pirinioak zeharkatzen dituen GR11 ibilbidearen zati bat egitera ausartuko diren 12 lagun arituko dira nor baino nor gehiago saioan. Zortzi etapatan 300 kilometro egin beharko dituzte lehiakideek. Irunen abiatu eta Perdido mendia izango dute jomuga.

Aitor Goenaga bezala, kamera txikiarekin korrika ibiliko dira mendian Aitziber Ibarbia eta Unai Ugartemendia. Guztira, sei kamerari ibiliko dira saioa grabatzen.

Etapa askotan taldeka joango dira kamerariak, eta lurrera begiratu gabe ibili beharra izango dela zailena diote. Honela dio azkoitiarrak: «Zinea eta grabatzea asko gustatzen zait, mendian ere asko ibilitakoa naiz; esperientzia ederra izateko asmotan nator eta pentsatzen dut horrelaxe izango dela».

 

Urtarrilaren 11ko 'Gailurra Xtreme Perdido' saioa Nahieran ikusteko lotura.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide