Parte hartu nahi izanez gero, udaletxeko Harreran eman behar da izena. Horretarako azken eguna otsailaren 8a da, osteguna, hain zuzen.
Mozorro lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da gutxienez 16 urte izatea. Bestetik, partaideak otsailaren 10ean, 19:00etatik 20:30era, plazatik pasatu beharko dute ezinbestean. Epaimahaia tabernak ikustera 20:30etik aurrera joango da.