Etsaiakeroak taldearen jarraitzaile sutsuena, oraingoz, abeslaria bera da, Aitor Ibarra, Auo “Etsaiak”; hots, Etsaiak taldeko abeslaria orain erotuta. Zeharkaldian lagun zaharrak eta berriagoak izango ditu alboan. Talde indartsua batzea lortu du Auok eta pozik dago emaitzarekin, eta batez ere, zoratzen soinuaren trinkotasunarekin.
EtsaiakEroak taldearen “Naufragoak” diskoaren zatirik handienak Basauriko Luberri estudioetan grabatu ditu Txus Lozanok, eta gainerakoa Mutrikuko AME estudioetan Axular Arizmendik grabatu du. Aitor Ariñok nahasketak eta masterizazioa egin ditu Berrizko Lorentzo Records estudioan. Tokik perkusioa jo du. Txortx Etxebarrieta soinu teknikariaren laguntza ere jaso du taldeak.
EtsaiakEroak taldearen “Naufragoak” lehen diskoak bost abesti ditu. Bateria eta baxuaren oinarri erritmiko trinkoen gainean eraikitako gitarra zorrotzen abiadura biziko soinua da EtsaiakEroak taldearen osagai naturala, eltze horretatik elikatu baita urteetan Auo abeslariaren musika ibilbidea. Auoren estrategia da alboan ahalik eta musikari emankor, trebe eta laguntzaileenak izatea proiektuaren defentsa bikaina egiteko agertokietan. Hard corea, punka eta metal azkarrak arrastoa utziko dute naufragoa iristeko entzulearengana.
EtsaiakEroak taldearen ezaugarria jendea pogoan jartzea da, jendea mugiaraztea eurek agertokian disfrutatzen duten bitartean.