Udalak Flora eta Felisa Etxabe zoriondu ditu 100. urtebetetzean

Maxixatzen.eus

Gutxi heltzen dira 100 urte betetzera. Eta bi ahizpa bikiren kasuan gertatzen bada, are eta ezohikoagoa da. Flora eta Felisa Etxabe Egibar azkoitiarrek 100 urte bete dituzte gaur eta elkarrekin ospatu dute urteurrena, euren familiak bilduz.


Udalak eurekin partekatu nahi izan du egun handi hau eta herri guztiaren izenean zoriondu ditu. Javier Zubizarreta alkateak eta Nekane Larrañaga zinegotziak oroigarri eta lore sorta bana eman dizkiete.
Zoriontasuna, familia eta osasuna alde dituzte Etxabe ahizpek. Horren lekuko dira gaurko irudiak. Ahizpen irribarreak dena esaten du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide