2018an Urola Erdiko enpresetan proiektuak garatzeko finantziazioa lortu du Iraurgi Berritzenek

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 2a, 09:46

Iraurgi Berritzenek -Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako Udalek bultzaturiko Sustapen Sozioekonomiko eta Berrikuntzarako erakundeak- eskualdeko enpresek proiektu berriak garatzeko finantziazioa lortu du Gipuzkoako Foru Aldunditik.

 

Horrela, Iraurgi Berritzenek, 2018an besteak beste enpresei zuzenduriko lau lan lerro hauek izango dira garatuko direnak:

 

1) Hornitu III Proiektua: Urola Erdiko Enpresa Gunea -enpresa elkarlan sarea- garatu, eta zabaltzea da, enpresen behar amankomunen arabera proiektu egokituak garatzeko eskualde bertan. Horrela, enpresen arteko elkarlana sustatuko da, heuren gaitasun behar berrien formakuntzarako  sensibilizazio eta prestakuntza egitasmoak abian jarriz, (enpresen eraldaketa, dibersifikazioa, eta prozesu produktiboen hobekuntzarako) eta balio erantsiko proiektu berritzaileak bultzatuko dira elkarlanean (injenieritza zerbitzu konpartituak, enpresa txikien taldeak...).

 

2) Ureraldatuz II Proiektua: Urola Erdiko enpresetan antolakuntza eta kudeaketa ereduen eraldaketa sustatzea da helburu nagusia: pertsonen partaidetza sustatzea, estrategian eta antolakuntzan laguntzea, enpresako arlo guztien kudeaketa hobetzea, kokudeaketa, eta jardueraren jarraitasuna eta transmisioa bideratzeko beharrezko diren egitasmoak abian jartzea.

 

3) Ur3dTzen II Proiektua: Lurraldeko balio kateak kontuan izanik, bertan oinarritutako aukerak garatu eta aktibitate berriak sortzeko bideak bultzatu, enpresen interesen arabera, beraien eraldaketa eta dibersifikazioa bideratzen laguntzeko. Proiektuaren bitartez, berrikuntza teknologikoko proiektu pilotoak inplantatuko dira enpresetan: material berriak baloratu lehengai bezala, enpresen 3D Imprimagailuen aplikazioa baloratu fabrikazio prozesuetan...

 

4) Industria 4.0 Urola Erdian: Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta gainerako eskualdeekin elkarlanean, ETEen lehiakortasuna hobetzekoa asmoa du proiektu honek. Industria 4.0 egitasmo honen baitan, bailarako 47 enpresa elkarrizketatuko dira, teknologia eta Industria 4.0 ikuspegitik ze egoeratan aurkitzen diren, horren arabera programa eta laguntzak bideratuko dira.

 

Proiektu guzti hauek Urola Erdiko enpresetan garatzeko, Iraurgi Berritzenek, 130.379€ko diru laguntza jasoko du Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenerako Zuzendaritzetatik.

 

Proiektu hauez gain, Iraurgi Berritzeneko enpresa arlotik bestelako zerbitzuak eskaintzen jarraituko da datorren urtean: enpresentzat neurrirako formakuntza, diru laguntza bitartekaritza eta enplegu lan eskeintzen kudeaketa besteak beste.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide