Sarek deitutako manifestazioa, abenduaren 31n

Maxixatzen.eus

Sentsibilitate eta ideologia ezberdinetako pertsonak gonbidatu dituzte manifestazioan parte hartzera.

Aurten ere, abenduaren 31rako manifestazioa antolatu du Azkoitiko Sarek. Plazatik abiatuko dira, 18:30ean, Euskal Presoak Euskal Herrira! Giza Eskubideak Konponbidea Bakea lelopean. Sentsibilitate eta ideologia ezberdineko pertsonak gonbidatu dituzte manifestazioan parte hartzera. Besteak beste: Felix Azurmendi parrokoa, Eneritz Arrieta pilotaria eta Unai Aranbarri Anaitasuna futbol taldeko jokalaria, beste hainbat gazteren, langileren eta gurasoen artean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide