Honako ekitaldiak antolatu dituzte datozen eguneratarako:
Igandean, hilak 19, 10:00etan, xake txapelketa egingo dute Kukltur etxeko Anaitasuna Kakute xake taldearen lokalean. 33. edizioa izango da aurtengoa, eta bost minutuko partidak jokatuko dituzte. Ondoren Errexil tabernara joango dira pintxoak jatera.
Xake txapelketaz gain, igandean lore eskaintza egingo diete Kattu-ren senideei, 13:30ean.
Bukatzeko, astelehenean, Leire Ibarguren idazlearen Laura esaten zioten liburua aurkeztuko dute, Elkargunean, 19:00etan. Bertan, Miren Odriozola azpeitiarrak El Salvadorren eta Euskal Herrian bizitako borrokak daude jasota.