Jostailu jasoketa egingo du Azkoitiko Caritasek

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 15a, 09:16

Urtero bezala, jostailu jasoketa egingo du Azkoitiko Caritasetik abenduaren 22an. Egoera onean daudenak jasotzen dituzte, herrian ume gehienek berea jaso dezaten.

 

Horretarako, parrokiko kantzelera joan beharko da hango arduradunei jostailua uzteko. Goizez 10:00etatik 13:00etara egongo dira eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide