Orain arte, larunbatetan goizez bakarrik eskaintzen zen autobus zerbitzua eta arratsaldez ez zegoen zerbitzurik. Baina hau ez da hobekuntza bakarra izan.
Hirugarren ibilbidearen ordutegia ere zabaldu egin da. Alegia, besteak beste, liburutegia, Oteiza frontoiak, Floreaga auzoa edota Santa Klara lotzen dituenarena. Liburutegitik azkeneko aldiz 20:15ean aterako da, Auzmendi bidera 20.32an iritsiz eta hasierako puntura 20:36an bueltatuz.
Orain arte, azken irteera 19:30ean izaten zen aipatu ibilbidearen kasuan.
Aldaketen helburua hobekuntzak sartzea da, erraztasunak emateko herriko toki ezberdinetara erosotasunez joan nahi duten herritarrei.