Alberto Martinez musikariak 'At' abestiaren bideoklipa argitaratu du

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 17a, 16:07

Alberto Martinez musikaria (Azkoitia, 1990) Zizel proiektuaren lanketan ari da, eta lehen kantuaren bideoklipa kaleratu du gaur. At du izena Martinezen abesti berriak; bereak dira musika eta hitzak. Katalunian, Bartzelonan bizi da gaur, eta bertan grabatu du bideoklipa. Lehen kontzertua abenduan emango du, Bartzelonan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide