Arduradunek azaldu dutenez, "arrakastatsua" izan zen atzoko ekimena, guztira, 45 lagunek eman baitzuten odola. Aurrerantzean ateraldi gehiago antolatzen jarraitzeko asmoa dute. Bestalde, odol emaileen elkarteak ere oso balorazio positiboa egin du.
Herriz herriko odol ateraldiez gain, enpresako lagileentzat odola ateratzeko aukera eskainiko dute aurrerantzean Domusa Teknik Errezilgo enpresan. Atzo, asteartea, aurreneko aldiz antolatu zuten ateraldia. Gizarteko behar bat dela ikusita, odola emateko erraztasunak jartzea erabaki dute enpresan bertan.