Orotara, 400 korrikalarik eman dezakete izena honako leku hauetan: Elkargunean eta herrikrosa.eus webgunean. Modu horretan izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dute, eta proba egunean, 14:30etik 16:00etara, izena ematen dutenek, berriz, 15 euro.
Helmugara iristen diren lehenengo hiru gizonezkoek eta emakumezkoek garaikurra eta sariak jasoko dituzte, zozketetak ere egingo dituzte parte hartzaile guztien artean.
Antolatzaileek lasterketaren babesle guztiei eskerrak eman dizkiete. Bestalde, boluntarioak behar dituztela azaldu dute, eta proban laguntzeko interesa duten boluntarioei 15:30ean plazara agertu daitezela dei egin diete.