Udal ordezkariek eta herritarrek elkarretaratzea egin dute, Memoriaren Egunean

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 10a, 11:19

Memoriaren Eguna da gaur, azaroak 10, eta Azkoitiko udal ordezkariek eta zenbait herritarrek bost minutuko elkarretaratzea egin dute, 11:00etan. EAJko eta EH Bilduko udal ordezkariak batu dira Intsausti Jauregiko Oroimenean eskulturaren aurrean egin duten isilunera. Ondoren, lore eskaintza egin du Javier Zubizarreta alkateak «biktima guztien memorian» eta ekitaldia txalo artean itxi dute.

 

Oroimenean eskultura 2007ko martxoan inauguratu zuten, eta ETA, Komando Autonomo Antikapitalista eta GALen biktimen oroigarri gisa egin zuten.

«Memoriaren Egunaren ospakizunera batzen gara biktimek herri honen besarkada eta arnasa jasoko duten esperantzarekin, atzean utziz noizbait sufritu zezaketen edo sufritzen duten bakardadea eta utzikeria. Isilune hau elkarbizitzaren eta pakearen aldeko oihua da, guztiok lotsarik gabe elkarri begietara begiratzeko gai izan gaitezen, iragana alboratu gabe baina etorkizuna kondenatu gabe», dio Javier Zubizarreta alkateak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide