Julen Alberdik Urrezko Aizkolari Kopako final laurdenetan sartzeko kanporaketa jokatuko du

Maxixatzen.eus

Julen Alberdi aizkolaria.

Datorren igandean Julen Alberdi 'Txikia IV' aizkolari azkoitiarrak eta Ruben Saralegik Urrezko Aizkolari Kopako kanporaketa jokatuko dute Gurea pilotalekuan, 12:00etan.

 

Azkoitiarrak eta leitzarrak Urrezko Aizkolari Kopako final laurdenetan sartzeko txartelagatik borrokatuko dute. Guztira 12 enbor ebaki beharko dituzte bi aizkolariek. Bestalde, Goikoetxe eta Matero harri-jasotzaileak Gabonetako Harrijasotzaile Kopan aurrera egiteko kanporaketa ere jokatuko dute pilotalekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide