Azken bi urteotan bezala, bost minutuko isilunea egingo da Intsausti Jauregiko lorategian, bertan dagoen “Oroimenean” eskulturaren ondoan. Goizeko 11:00etan izango da.
Kontzentrazio isilaren ostean, Udalak, Javier Zubizarreta alkatearen eskutik, lore eskaintza egingo dio eskulturari Azkoitiko biktima guztien oroitzapenean.
“Memoriaren Egunaren ospakizunera batzen gara biktimek herri honen besarkada eta arnasa jasoko duten esperantzarekin, atzean utziz noizbait sufritu zezaketen edo sufritzen duten bakardadea eta utzikeria. Isilune hau elkarbizitzaren eta pakearen aldeko oihua da, guztiok lotsarik gabe elkarri begietara begiratzeko gai izan gaitezen, iragana alboratu gabe baina etorkizuna kondenatu gabe”, dio Javier Zubizarreta alkateak.
“Oroimenean” eskultura justu 2007an jarri zen Azkoitiko biktima guztiak ohoratu eta gogoratzeko.