Futbol Draft 2017 sarien bigarren faseko zerrenda jakinarazi dute, eta Igor Zubeldia (Azkoitia, 1997) Realeko jokalari azkoitiarra da hautagaietako bat, zelai erdiko jokalarien artean. Futbol Draft maila nazionaleko harrobiko futbola babesten eta bultzatzen duen erakundea da. Abenduaren 18an jakinaraziko ditu Futbol Draftek zein jokalarik osatuko dituzten urrezko, zilarrezko eta brontzezko hamaikakoak.