Guardiako farmazien azaroko egutegia

Maxixatzen.eus 2017ko azaroaren 2a

Azarotik aurrera, Maxixatzenek Azkoitiko farmazien guardia egunak jakinaraziko ditu sarean. Horretarako, 'Bereziak' atalean kanal berria sortu du, eta modu horretan edozein egunetan Maxixatzen.eus-eko azalean ikusgai izango da farmazien egutegia gailu guztietatik.

 

Azaroan, egunez, 09:00etatik 20:00etara, irekita egongo diren farmazia bakoitzaren lan egunak dira hauek:

 

Jaen (943 85 07 85):

Azaroak 27, 28, 29 eta 30.

 

Guisasola (943 85 12 35):

Azaroak 20, 21, 22, 23, 24, 25 eta 26.

 

Azpiazu (943 85 29 89):

Azaroak 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12.

 

Mendiola (665 49 67 44):

Azaroak 1, 2, 3, 4, 5, 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19.

 

Bestalde, urte osoan egongo da irekita gauez, 22:00etatik 09:00etara, Azpeitiko Urbitarte auzunea 3. zenbakian dagoen Beristain farmazia (943 81 19 49).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide