Neguko ordutegia izango du Garbiguneak arratsaldeetan

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 30a, 15:58

Joan den zapatuan ordua aldatu ondoren, Azkoitiko Garbiguneak ere neguko ordutegian murgilduko da aurrerantzean.

 

Goizez, 09:00etatik 13:00era egongo da irekita, eta arratsaldeetan, gaurtik aurrera, 15:30etatik 17:30etara. Garbiguneko ordezkariek zapatu goizetan ere irekita egongo dela adierazi dute, 10:00etatik 13:00era bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide