Animalien esplotazioaren inguruko dokumentala eta afari beganoa, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 30a, 13:58

Datorren ostegunean, azaroak 2, animalien esplotazioaren berri emango duen dokumental bat eskaniko dute Matadeixen, herrian horren inguruko kontzientzia sortzeko asmoz. Ekitaldia 18:15ean hasiko da, eta espezismoaren abolizioaren alde borrokatzen duen Urola Antiespezista taldeak antolatu du.

 

Urola Antiespezista taldea animalienganako errespetu eta askatasuna defendatzen duen Urola bailarako talde antiespezistak osatzen du, eta espezismoaren abolizioaren alde ari dira borrokatzen. Ostegunean, dokumentala eskaini ondoren, afari beganoa prestatuko dute 20:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide