Noiz hasi zinen odola ematen?
22 urterekin eman nuen lehen aldiz.
Nolatan hasi zinen?
15 urterekin istripu bat izan nuen, eta orduan, sei odol poltsa jaso nituen. Ospitalean nengoela, Pasaiako gizon bat etortzen zen bisitara, eta hura zer lan egiten ari zen ikusi nuen. Ondoren, sei urtez analisiak egiten jardun nuen odola emateko aukerarik neukan ikusteko. 22 urterekin balekoa eman zidaten, eta ordutik eman dut odola. Aurrena neuk odolaren beharra izan nuen, eta horrek egin ninduen emaile.
Dagoeneko ehun odol ateraldi egin dizkizute, baina emaile izaten jarraitzen duzu.
Bai, 106. aldiz joan den astelehenean eman nuen.
Urola Kostako Hitzak egindako elkarrizketa. Jarraitu irakurtzen, loturan.