Julen Garate elkarrizketatuko dute 'Argi estalia' liburuaz, ETBko Ahoz Ahon

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 23a, 12:10

ETB1eko Ahoz Aho saioan Julen Garate idazle azkoitiarra elkarrizketatuko dute bihar, hilak 24, Amaia Cayero eta Ilaski Serrano aurkezleek, joan den maiatzean kaleratu zuen Argi estalia liburuari buruz. Saioa 16:00etan hasiko da. Bertan, guztion ahotan dabiltzan gaiak lantzen dituzte. Gaurkotasunaren analisia eta eztabaida izaten dira nagusi, baina kulturak ere lekua izango du. Horren adibide izango da bihar arratsaldeko literatura tartea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide