Kataluniako atxiloketak salatu dituzte hainbat azkoitiarrek

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 17a, 20:14

Gure Esku Dagok deituta, Katalunian izandako azken atxiloketak salatu dituzte gaur arratsaldean hainbat herritarrek Junts lelopean. Kataluniako ANC-ko eta Omnium Culturaleko presidenteak, Jordi Sanchez eta Jordi Cruixart atxilotu zituzten atzo, eta Azkoititik babesa adierazi nahi izan diete plazan bildutako herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide