Azkoitiko Hurkoaren bulego berriak Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaiari eskainiko dio bere arreta. Hauskortasun egoera eta tutela kasuak artatuko dituzte profesionalek zein Hurkoako boluntarioek. Azkoitian euren etxebizitzetan bakarrik bizi diren eta 70 urtetik gora dituzten zazpi pertsona izango dira hauskortasun egoeran dauden pertsonen harretarako datorren astetik aurrera martxan jarriko den programaren onurak jasotzeko lehentasunak izango dituztenak. Eskainiko den arreta Azkoitiko gizarte zerbitzuekin, osasun zerbitzuekin eta herriko farmazialariekin koordinatuz burutuko da. Halaber, tutela egoeran egon daitezkeen bost pertsonei laguntza eta aholkularitza emango zaie beraien babes pertsonala eta patrimoniala bermatzeko helburuarekin.
Gipuzkoaren barnealdea, Hurkoaren lurralde hedapena zabaltzeko lehentasun eremutzat identifikatua izan da. Hemendik aurrera Azkoitiko helburua, hauteman diren kasuei erantzuteaz gain, arreta eta laguntza beharrean dauden pertsonen egoera berriak identifikatzea izango da.
Javier Zubizarreta, Azkoitiko alkatearen iritziz, «garrantzitsua da oso horrelako neurriak hartzen joatea gizartearen zahartzeari behar den moduan aurre egiteko, inor ez dadin babesik gabe eta bakarrik sentitu. Hurkoak eta Udalak lan egingo dugu pertsona nagusiak duintasunez bizitzeko eta, batez ere, behar duten laguntza jasoko dutela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin».
«Gure laguntza behar duten persona eta familiengandik gertu egotea beharrezkoa da, hauskortasun eta babesgabetasun egoerei aurre egiteko dituzten balibideak ezagutu ditzaten» azaltzen du Jose Ignacio del Pozo, Hurkoako zuzendari gerenteak. Hori dela eta, adierazten du, «azken urteetan hurbildu garen udalerrietako gure esperientziak, Arrasate zein Irunekoak kasu, inguruko gizarte zerbitzu zein osasun zerbitzuekin koordinazioa hobetzea ahalbidetu du eta arreta behar duten pertsonen kasu gehiago azaleratzen dira, horregatik, ziur gaude Azkoitian lan baliotsua bat garatuko dugula».
Hurkoako bulego berriaren irekiera Azkoitiko Udalaren inplikazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzak, Sidenor enpresak eta Kutxa Fundazioak egin dute posible.
Hurkoaren eta Udalaren artean lehenengo hartu-emana iazko irailean izan zen. Ordutik erakunde biak elkarlanean aritu dira proiektua errealitate bihurtzeko, Udalak hasieratik esku-zabal eta interes handiarekin heldu baitzion egitasmoari.
Zerbitzu sozialen eta osasun zerbitzuen koordinazioaz gain, Hurkoak herritarrekin zein elkarte desberdinekin (Jubilatuak, Caritas, parrokia, Azkoitia lagunkoia, farmaziak…) harreman iraunkorra mantenduko du, laguntza behar duten pertsonen kasuak hautematen laguntzeko helburuarekin.
Lan honetan, beharrezkoa da Hurkoak garatzen duen lanean parte hartzea nahi duten boluntarioak erakartzea. Hasiera batean, Caritasen, Azkoitiko parrokian edota Azkoitia Lagunkoiaren inguruan lan egiten duten pertsonak hartuko dute konpromisoa Hurkoari laguntza eskaintzeko. Hala eta guztiz ere, beharrezkoa da euren denbora librea zeregin horiei eskainiko dieten bolondresen talde egonkor batekin kontatzea. Pertsona horientzat, babesgabetasun edo hauskortasun egoeran daudenekin izan beharreko jokabide, harrera eta akonpainamenduen inguruko formazio programa eskainiko die Hurkoak.
Inaugurazio ekitaldia
Azkoitiko egoitza ofizialki datorren asteartean, urriaren 17an, inauguratuko da. Ekitaldia Elkargunean izango da 18:30ean. Bertan José Félix Martí Massó neurologoak «Bakardadea arrisku-faktore bat, memoriaren galtzean» izenburupean hitzaldia emango du. Ekitaldia irekia da, baina interesa duenak joango dela aurrez baieztatu beharko du 943 85 71 76 telefonora deituz.