Mendeko pertsonekin lan egiten dutenentzako konpetentzia profesionalak egiaztatzeko deialdia ireki dute

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 11a, 10:17

Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta emateko langileek bere konpetentzia profesionalak egiaztatzeko deialdia zabaldu du Ongizate Sailak.

 

Konpetentzia profesionalak egiaztatzeko eta ebaluatzeko prozedura hauetan izena emateak laguntzaile pertsonal lanetan aritzeko behin-behineko gaitzea ekarriko du 2018ko urtarrilaren 1etik 2022ra arte. Beraz, lanbide kualifikaziorik eta ez-ohiko nahiz behin-behineko gaitzerik ez duten laguntzaile pertsonalek Ongizate Sailak egindako deialdi horretan izena eman beharko dute baieztapen hori lortu ahal izateko.

Horretarako urriaren 20a baino lehen eman behar da izena ondoren atxikitutako dokumentu horretan adierazten diren ikastetxeetan. Deialdian bertan zehazten dira baldintzak, epeak, izena emateko eskaera-ereduak, aurkezteko lekuak eta abar. Informazio gehiago, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide