Urola Lanbide Eskolatik ere, babesa Kataluniara

Maxixatzen.eus 2017ko urriaren 4a

Urola Lanbide Eskolako ikasleen elkarretaratzea.

Urola Lanbide Eskolako ikasleek Kataluniari babesa adierazteko elkarretaratzea egin zuten atzo, urriak 3, Axiri eraikinaren alboko biribilgunean. Ordubete egon ziren bertan ikasleak, 12:00etatik 13:00etara, Ikasleok grebara! Força katalunia! lemapean.