Jendetza batu da Kataluniako herriari babesa adierazteko

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 1a, 20:16

Ehunka lagun batu dira plazan Kataluniako erreferendumaren egunean.

Kataluniako herriari babesa adierazteko izan den elkarretaratzean jendetza bildu da, Visca Demokrazia lelopean, gaur arratsaldean, herriko plazan.

 

Hauteslekuak itxi dituzte Katalunian, eta bozak zenbatzen ari dira orain [20:30]. Egunean zehar polizia eta herritarrak aurrez aurre ikusi dira Kataluniako kaleetan, eta hainbat istilu sortu dira. Nazioarteko politikari eta aurpegi ezagun askok gaitzetsi dute Espainiako poliziaren jarduna Kataluniako erreferendumaren egunean. Besteak beste, karga polizialak erabili dituzte hautetsontziak eta boto-paperak atzemateko, eta, ondorioz, ia 800 zauritu daude, horietatik bi larri, Generalitatearen arabera.

 

Kataluniako erreferenduma azkoitiarren eskutik, iruditan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide