Alderdi guztiek, EH Bilduk ezik, kontra bozkatu zuten. «Autobusak, geldialdia egiten du Azkoitian, Altzibarren; beraz, ez da egia ez dagoela zerbitzurik. Geldialdia tokiz aldatzea erabaki zen bailarakoa ez den gazte talde bat etorri eta arazoak bakarrik sortzen zituelako”, esan zuen Bastida zinegotziak. Horren aurrean, EH Bilduko Iraitz Otaño zinegotziak erantzun zion «beti kanpokoak jotzen direla errudun», baina azkena Euskal Jai egunean Zarauztik autobusez etortzea tokatu zitzaionean, «adibide txarrena eman zutenak Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko gazteak» izan zirela.
EH Bilduko Jon Ander Larramendik, halaber, Udalak beste planteamendurik aztertu duen galdetu zuen, bere ustez, zerbitzuaren maiztasuna areagotuta arazorik ez litzatekeelako sortuko. Miguel Angel Bastidaren iritziz, kasu horretan gerta daiteke denek azkeneko autobusa hartu nahi izatea.