Autobusa antolatu dute zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora joateko

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 28a, 11:22

Azkoitiko Gure Esku Dagok autobusa antolatu du zapatuan Bilbon egingo den «manifestazio nazionalera» joateko. 15:30ean, Julio Urkixo Etorbideko geltokian irtengo da Bilborako autobusa.

 

 

«Eskubide zibil eta politiko, eta askatasun demokratikoaren aldeko» manifestazioa egingo da etzi, Bilbon, 17:30ean hasita. Kataluniari elkartasuna adierazteko, Azkoitiko Gure Esku Dago ekimenak autobusa antolatu du Bilbora joateko, eta Zakela, latz eta Etxe-Aitz tabernetan eman beharko da izena.

EAJk eta EH Bilduk babestu dute Gure Esku Dagok deitutako deialdia, eta ELA eta LAB sindikatuek ere bat egin dute manifestazioarekin. Manifestazioak Demokrazia - Erabakitzeko askatasuna izango du goiburu, eta 17:30ean abiatuko da Bilboko Casilla plazatik, udaletxe aurrean amaitzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide