Irisgarritasuna hobetu dute Inazio Iriarte Kalera jaisteko pasabidean

Maxixatzen.eus

Joseba jatetxe ondoko aparkalekuan baranda jarri du Udalak.

Udalak irisgarritasuna hobetu du herriko zenbait gunetan. Besteak beste, Joseba jatetxe ondoko aparkalekuan, Inazio Iriarte Kale aldera jaisteko pasabidean, baranda jarri dute.

 

Herritar batek irail hasieran ohartarazi zuen gune horretan heldulekuren bat beharrezkoa zela, eta proposamena arrazoizkoa zela ikusita, jada jarrita dago baranda herritarren irisgarritasuna hobetzeko asmoz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide