Txirrindularien Gosaria egitasmoa egingo dute bihar Azkoitia eta Azpeitia arteko bizikletentzako bidean

Maxixatzen.eus 2017ko irailaren 19a

Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea dela eta Txirrindularrien Gosaria egitasmoa antolatu du biharko. Bizikletaren erabilera saritu eta eguneroko joan-etorrietan haren erabilera sustatzen jarraitu nahi du aldundiak.

 

Hainbat egitasmo antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta bihar, Azkoitia eta Azpeitia lotzen dien bizikletentzako bidean Txirrindularien Gosaria egitasmoa egingo dute. Martutene-Astigarraga eta Oñati-San Prudentzio bideetan ere errepikatuko dute egitasmoa. Aldundiaren egitasmoaren asmoa da bizikletaren erabilera saritu eta eguneroko joan-etorrietan haren erabilera sustatzen jarraitzea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide