Dozenaka herritar bildu dira eraso eta erailketa guztiak gaitzesteko

Maxixatzen.eus

Dozenaka lagun bildu dira gaur arratsaldeko elkarretaratzean.

Melodie Masse 23 urteko emakumea bortxatu eta erail zuten joan den irailaren 13an, Uztaritzen. Hori dela eta, elkarretaratzea izan da Sostenipe talde feministak deituta gaur arratsaldean herriko plazan, eraso eta erailketa matxista orori gaitzespena adierazteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide