Uda aurretik Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak etxeetan banatutako inkesta 591 lagunek erantzun zuten, eta orain datuak bateratu eta aztertzen ari dira, behin hori eginda, ondorio nagusiak jakitera emateko.
Ekimenaren helburua da Azkoitia gero eta herri lagunkoiagoa izatea adineko pertsonentzat, egokituagoa, euren eguneroko bizitzan ahalik eta autonomia eta bizitza kalitate handienaz gozatzeko.