Urriaren 1ean herritarrei independentzia nahi duten ala ez galdetuko zaie Katalunian. Estatuarekin mantendu nahi duten harreman politikoari buruz galdetuko zaie, eta nazio gisa zer izan nahi duten erabakiko dute. Hori dela eta, erabakitzeko eskubidearen bidean, azkoitiarrak ere herriari galdetzearen alde daudela erakutsi nahi izan dute gaurko argazkiarekin.
Bilboko manifestazioarako deialdia
Datorren zapatuan, irailak 16, Gure Esku Dagok Kataluniako erreferendumaren alde 'Demokrazia, bozkatu erabakitzeko' goiburupean Bilbon egingo duen manifestaziora joateko dei egin diote herritarrei. Mobilizaziora joateko autobusak antolatuko ditu GEDk, eta honako taberna hauetan egin daiteke izen-ematea: Zakelan, Latzen eta Etxe-Aitzen.