Imanol Aleson, Tor de Geants mendi lasterketan

Maxixatzen.eus

Imanol Aleson, erdian.

Imanol Alesonek (Azkoitia, 1972) gaur goizean ekin dio Tor de Geants probari. Aostako bailaran (Italia) dabil goizeko 10:00etatik mendi lasterkari azkoitiarra.

 

330 kilometroko proba izango du aurretik Alesonek, eta 25.000 metroko desnibel positiboari egin beharko dio aurre. Azkoitiarrak orain dela bi urte hartu zuen parte Tor de Geants mendi lasterketan, eta ordukoan hamaseigarren postuan amaitu zuen.

Imanol Aleson Tor de Geants proban aurkeztu duten unea, bideoan: 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide