Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 7a, 12:03

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek ostegun honetako pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte gaur, hilak 7:

Etxe-Aitz: Ogia tomatearekin eta urdaiazpikoarekin, eta biribilkiak.

Dean: Patata-tortilla, haragi-bolak eta onddoen tartaleta.

Zurt: Txorizo-tortilla eta atunaren enpanadilla.

Latz: Haragi-bolak, urdaiazpiko egosiarekin eta gaztarekin egindako nahaskia, eta arrain pastela.

Atrasku: Txanpinoiak eta Errioxako txorizoa.

Txalintxo: Txorizo egosia.

Koxka: Txorizo egosia, kroketak eta abar.

Tta-kun: Xolomoa gaztarekin, eta ogia tomatearekin eta urdaiazpikoarekin.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide