Hasi dute ikasturtea Floreaga ikastetxean

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 6a, 09:51

Gaur hasi du ikasturte berria Floreaga ikastetxeak. Batzuk lagunak ikusteko pozez, besteak negarrez, baina denak zintzo elkartu dira 09:00etan ikastetxeko atarian. HHko haurrak ikasgelara joan dira zuzenean, eta LHkoek, urteroko ohiturari jarraituz, Urrategi auzoa bisitatu dute. Aurrez, baina, Juan Inazio Sudupe Floreagako ordezkariak ongietorria eman die ikasleei, eta ondoren ikasleak ikasgelara abiatu dira aurtengo ikasturteko ikasgela ezagutzera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide