Eguraldi iragarleek diotenez, datozen orduetan ere giroak ezegonkorretik jarraituko du. Ekaitzak ere izan daitezkela jakinarazi dute. Haizea, berriz, ipar-mendebaldetik finkatuz joango da. Tenperaturak beheranzko bidean jarraituko du eta maximoek, oro har, ez dute 25 ºC-ren muga gaindituko.