Atzo Azkoitiko jubilatuek egun-pasa egin zuten. 10:30 aldean plazan elkartu eta gero, Mutrikuko San Juanera joan ziren, eta bertan hamaiketakoa eta bueltatxoa egin zituzten. Ondoren, Aittola-Zaharrera igo ziren. Han, paella eta oilaskoa jan zuten eta tertulia eta giro politean pasatu zuten arratsaldea. 19:00ak aldean jaitsi ziren berriro herrira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!