Gaur arte barraketako bidaia bakoitzak 1,80 euro balio zuen, eta gaur, aldiz, euro batean izango da bidaia bakoitza.
Trenbidearen Zumardian kokatutako tiobiboetan buelta batzuk eman nahi dituzten ume eta gaztetxoentzako arratsalde aproposa da gaurkoa, igandea. Izan ere, Umeen Barraka Eguna da gaurkoa, eta hori dela-eta, barraka guztietan ohi baino merkeago ibili ahal izango dute: euro batean, fitxa bakoitza. Bestalde, gaur izango da barraken azken eguna.
Gaur arte barraketako bidaia bakoitzak 1,80 euro balio zuen, eta gaur, aldiz, euro batean izango da bidaia bakoitza.