«Azkoitiko herria festetan murgiduta dagoen honetan, tamalez gertakizun tragiko baten eszenatoki izan da gaur Bartzelona guztioi eguna garraztuz. Horren aurrean, Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, gutxienez 13 hildako eta 80 zauritu eragin dituen eraso basatia salatuz. Halaber, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei eta hurbilekoei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea», adierazi du Udalak.