Andramaixek 2017

Maxixatzeneko erabiltzaileentzat 14a eta 18a dira andramaixetako egunik gustukoenak

Maxixatzen.eus

Aste honetan martxan jarritako inkestan honakoa galdetu zitzaien Maxixatzeneko erabiltzaileei: Andramaixetako zein egun duzu gustukoen? Erabiltzaileentzat abuztuaren 14a eta 18a dira egunik gustukoenak.

 

154 erabiltzailek hartu dute parte azken inkesta honetan. %31,17ak bozkatu du Andra Mari bezperaren alde, eta beste horrenbestek Kuadrilla Egunaren alde. Egun bakoitzak 48 boto jaso ditu. Ondoren, %17,53ak (27 boto) egun bakar bat ere ez zaiola gustatzen bozkatu du, eta %8,44ak (13 boto) egun denak gustukoak dituela adierazi du. Abuztuaren 15ak, 16ak eta 17ak boto gutxi jaso dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide