Andramaixek 2017

Abuztuaren 15eko pilota partidetarako sarrerak salgai

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 9a, 16:30

(Argazkia: Aspepelota.com)

Abuztuaren 15ean, andramaixetako egitarauaren baitan jokatuko diren pilota partidetarako sarrerak aurrez eskura daitezke ASPE-k luzatu duen telefono zenbakira deituta.

 

ASPE-ren ondorengo telefonora deituta eros daitezke pilota partidarako sarrerak: 667 487 273. Bestela, egunean bertan Gurea pilotalekuko leihatilan erosi ahalko dira 16:00etatik aurrera.

Bi partida jokatuko dira. Lehenengoan, Arretxe-Urretabizkaia bikotea arituko da Ugalde-Erostarberen kontra. Bigarren partidan, berriz, Bengoetxea VI.a-Albisu eta Ezkurdia-Rezusta bikoteek jokatuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide