10:50ean, Udalbatzari Parrokiara lagunduz, Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak "Alkate Soinua" jo dute. Atzetik, 11:00etan, Meza Nagusia izan da.
Eguerdiko 13:00etan, Kontzejupean, Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak kontzertua eskaini dute. Bertan “Tercio de quites” eta “Antillaaense suite” piezak jo dituzte, besteak beste.
Arratsaldean, 17:00etan, Gurea pilotalekuan pilota partidak izango dira. Lehen partida Arretxe-Urretabzikaia eta Ugalde-Erostarberen artekoa izango da. Hauen atzetik partida nagusia etorriko da. Bertan, Bengoetxea VI.a eta Albisu Ezkurdia eta Rezustaren aurka arituko dira.
17:30ean, Trenbidearen Zumardian zezen txikiak eta poniak egongo dira eta 19:00etan Rockbox musika kale ikuskizunaren lekuko izango dira herritarrak.
20:00etan, Eliz atarian, Azkoitiko Gimnasia Erritmikoko taldeak erakustaldia emango du. Ordu berean Eltziegoko dultzaineroen kalejira ere izango da.
22:30ean, VII: Film laburren lehiaketa egingo da Herriko Plazan. Aurtengo lanak 'Parodiak' gaiaren inguruan izango dira.
Eguna amaitzeko, The Uski's taldeak kontzertua emango du Herriko Plazan, 23:45ean.