11:40ean Azkoitiko pilota mundua, eta bereziki eguneko protagonista nagusia omendu du Udalak areto nagusian, Luciano Juaristi. Plaza herritarrez beteta zegoela, 12:00etan irten dira udal ordezkariak eta 'Atanillo' udaletxeko balkoira, eta 12:00etako kanpaiekin batera, txupinazoa piztu eta andramaixei hasiera eman die hunkituta.
Eztanda eta segituan, Azkoitiko Musika Bandak 'Ondo pasau Andramaixek' jo du, eta jarraian 'Azkoitia' kanta abestu du plaza batutako jendetzak Musika Bandaren, Parrokiko abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzarekin. Buruhandiak eta Azkoitiko eta Txantreako erraldoiek alaitu dute plaza ondoren. Musika eta dantzarik ez da falta izan goizean herrian.
Arratsaldean, 17:00etan, haur parkea izango da Herriko Plazan. 19:00etan, berriz, Pixie & Dixie Band taldeak herriko kaleak zeharkatuko ditu bere kale ikuskizuna erakusteko. 19:50ean, Udalbatzari parrokiara lagunduz, Txalkor Txistulari taldeak 'Alkate Soinua' joko du. Parrokian, 20:00etan, 'Salbea' abestuko dute. Egunarekin amaitzeko, 22:30etatik aurrera, 'Garilak 26' taldeak dantzaldia eskainiko du Herriko Plazan.
Herri Moimentuek, bestalde, 11:00etan jaurti du txupinazoa San Martingo Ardatz elkartetik. Jose Ramon Lete 'Traki' izan da jaiei hasiera emateko ardura izan duena. Bertara ere jendetza bertaratu da. Hamaiketakoa eta edari freskoa edan ostean, kalejiran plazara jaitsi dira.