Andramaixek 2017

Gaur eta ostegunean egingo dira plaza dantzetarako entseguak

Maxixatzen.eus

Andramaixen egitarauaren barruan, abuztuaren 16an, Eliza atarian egingo diren plaza dantzetarako entseguak eskainiko dituzte Sahatsa Dantza taldeko kideek, gaur eta ostegunean.

 

Aurrez pausoak erakusteko helburuarekin, Sahatsa Dantza Taldeak gaur, 20:00etan, entsegua eskainiko du Baztartxo Antzokiko Sahatsaren lokalean. Gauza bera egingo dute datorren ostegunean, hilak 10, ostegunean ere.

Abuztuaren 16an, 20:00etan izango dira plaza dantzak Eliza atarian. Egunean bertan, ordu erdi lehenago, pausoen errepaso-ikastaroa egingo da Eliza atarian bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide